Antzerki tailerrekoak
Abenduaren 22an DBH 2ko antzerki tailerreko ikasleak Sakramentinoetara joan ziren LH 1 eta LH 2ko geletara.
Mikor antzerkien bidez elkarrekin sortutako argazki komikiei bizia emanez gai ezberdinak jorratu zituzten gela ezberdinetan. Besteak beste tratu onaren garrantziaz, bihurrikerien ondorioez, lanaren balioaz eta taldearen babesaren garrantziaz egon ziren hausnarrean antzerkiak ikusi eta bertan interaktuatuz.
Ikasle txikiak gustora eta handiak gustorago. Etxean bezela sentitu zirela aipatuz itzuli ziren Usabal ingurura, baloreen transmisioan beraien aletxoa jarri izanaren pozaz.