Kirol egokitua
Batx 1eko ikasleek kirol egokitua eta aniztasun funtzionalaren inguruko lanketa eta hainbat jarduera bizitu dituzte Gorputz Hezkuntzan.
Gaia biribiltzeko, mahai-inguru bat antolatu dugu: "Kabitu ezinik". Bertan izan dira Aritz Orbegozo, Marea Urdineko sortzailea; Lizar Irazusta, igeriketa egokituko entrenatzailea; eta Marian Amiano, igerilaria.
Jendarte honetan "kabitu ezinik!" senti gaitezen guztiok kabitu gaitezen baldintzak sortu behar ditugula helaraztea izan da asmoa.
Eskerrak eman nahi dizkiegu hizlariei lerrotxo hauen bitartez. Erakutsitako bizi indarra danontzat adibide izateaz aparte ekarri diguten mezuarekin gelditu gara: baldintzak sortzea guztion lana da baina norberaren lehen pausotik hasten da eraldaketa.