Seme-alaben teknologia kontsumoa.
Galtzaundi Euskara Taldeak, Altxa Burua taldearekin elkarlanean, seme-alabek teknologiarekin duten harremanen inguruan hausnartzeko mahai ingurua antolatu du.
“Seme-alaben teknologia kontsumoa. Zer egin eta nola eragin?” izenpean, pantailen eraginaren inguruan gogoeta egiteko aukera izango da Pantailak Euskaraz ekimeneko Xabier Alkizarekin eta UEMAko euskara teknikari Garikoitz Goikoetxearekin batera.
Saioa azaroaren 30ean izango da, 18:30etan, Tolosako Kultur Etxean.