Txokolatezko egutegia
Hendaiako Gure Ikastolak, laugarren urtez martxan jarri du “Txokolatezko Egutegien” proiektua, etxeetara gozotasuna eta euskara eramateko asmoz, eta beraientzat diru iturri oso garrantzitsua da.
Egutegi bakoitzak, 10€ balio ditu. Egutegiak abenduaren 1etik 24ra arteko leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzen txokolate bana (egun berezi batzuek badira, bina txokolate dauzkatenak). Azken egunean, Olentzero eta Mari Domingiren bisitaren zai gauden bitartean, txokolate benetan bereziak aurkitugo ditugu egutegiko leiho haundienean!
Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka bete behar duzue azaroaren 1erako.
Mila esker zuen laguntza eta eskuzabaltasunagatik.
Txokolate bat balitz bezela
hartu hitz bat egunero,
erantz ezazu, hunki ezazu, ta sartu
ahora gero,
elurra balitz bezala urtuz gorde
bihotzean bero…
goiz bakoitzean hitz bat ikasten
denak saiatu ezkero,
bere zakuan euskararekin
pasako da Olentzero.
Amets Arzallus