Nafarroa Oinezerako
Beste urtebetez, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Tafallara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IKAZTEGIETA: Ostatuan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: Kiroldegiko aparkalekuan.
- ALEGIA: Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: Santa Klaran.
- ANOETA: Apaetxe baserrian.
- IRURA: Ikastola parean.
- VILLABONA: Eliza aurreko geltokian.
- ZIZURKIL: Villabonako Kale berria 9 bus geltokia.