Flandriarrak
Urriaren 2an iritsi zitzaizkigun, eta 6 egunez ikastolan, gure etxeetan, eta Euskal Herriko txoko desberdinetan izan ondoren, gure lagun flandriarrei agur esango diegu larunbatean.
Erasmus+ proiektutik eratorritako trukeari segida eman diogu aurten ere Humaniora Kindsheid Jesu eta Laskorain Ikastolak. Batxilergo 1eko 28 ikaslek aukera izan dute aste batez ingelesez lanean aritzeko Flandriako ikasleekin. Izan ere, truke honen helburuetako bat ingelesez aritzea da, nahiz eta denok hizkuntza gutxitu bat dugun ama-hizkuntzatzat.
56 ikasle eta hainbat irakasle elkarrekin ibili gara, hizkuntza eta kulturak partekatzen. Esperientzia ikaragarria, akademikoaz haratago, oroitzapenean iltzatuko den bizipena.
Martxoan joango gara gu Hasselt-era.
Irrikaz berriro elkar ikusteko!