Soziolinguistikan aditu
UEMAk, Udalerri Euskaldun Mankomunitateak, Batxilergoko 1. mailako ikasleekin soziolinguistikako saioak egin dituzte.
Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk. Beraz, bete-betean dugu helburu komuna Laskorain Ikastolak eta UEMAk. Aipatu tailerren helburu nagusiak hiru puntutan laburbildu daitezke:
1. Ikasleen pertzepzio soziolinguistikoan eragitea.
2. Udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan duten funtzio garrantzitsua azpimarratzea eta zeregin horren protagonista bihurtzea.
3. Norbere jarrerei buruzko gogoeta egitera bultzatzea.
Zalantzarik gabe, euskal hiztunok ezagutu beharreko formazioa jaso dute, adituen eskutik.