Gure itsas ingurunea ezagutzeko
MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da, gaur egun Onzti Museo Ekoaktiboan bihurtuta. Pasaian (Gipuzkoa) du portua, gizarteak gure ingurunea zaintzeko eta babesteko elkartu eta parte hartzeko gune ezin hobea.
Itsasontziaren kapitaina ITSAS GELA – AULA DEL MAR elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea, errespetua, babesa eta, batez ere, itsasoaren gozamena sustatzea helburu duena.
Bertan izan dira gure Batx 1.eko zenbait ikasle, izan ere, DBH4n zirela BioGeoko klasearen bitartez ginkana/lehiaketa irabazi baitzuten. Beraz, gaurko txangoa izan dute sari!!