Maiatzak 17
Aurten ere M17a aldarrikapen eguna izan da gure ikastolan, inoiz baino gehiago GUZTIENTZAKO lekua dagoelako, nor maitatu eta norengandik erakarpena sentitzeko ASKATASUNA eskubidea delako eta ez zigor, mespetxu edo erru.
Ikasle nahiz langileak, sokatiran aritu gara, LGTBIQ+ fobia gizarteko esparru guztietan dagoelako eta kirol munduan zer esanik ez. Lehiakortasuna lehiakortasun, tirada bakoitzak “fobiari EZ” mezua zeraman, eta izerdi tantek ortzadarraren kolorea.
Agian ez dugu ezer aldatu, baina saiatzeak merezi izan du eta une batzuetako harrotasunak, laskotarrak elkarrekin tiraka ikustean mundua kolorezkoa izan daitekeela erakutsi digu. Heldu koloretsuak nahi ditugulako, Laskorain ikastolak jarraituko du A25, M8, M17 eta urteko egun guztietan, berdintasunaren sokatik tiraka.