Lagunbusa

Dagoeneko datorren ikasturtea antolatzen hasi gara eta oraingoan LAGUNBUSAREN berri eman nahi dizuegu.

LAGUNBUSA egitasmoarekin duela 5 urte hasi ginen baina azken ikasturte honetan ez da taldea osatu.

Irailetik aurrera berriro martxan jarri nahiko genuke, oso esperientzia polita, doakoa eta osasuntsua delako. Ikastolara oinez eta  adin desberdinetakoak elkarrekin etortzea oso egokia dela iruditzen zaigu, eta taldea osatzeko saiakera egitera goaz.

Lagunbusaren “gidari-begiralea” izena eman duten partaiden gurasoetako bat izaten da, txandatuz. Horretarako, gurasoen artean zehazten da ibilbide/egun bakoitzeko arduraduna. Gerta daiteke guraso batzuk aukera edo disponibilitate gutxiago izatea txandak betetzeko, baina orain Lagunbusean interesa dutenen zerrenda osatu eta denon artean bilera bat egitea nahi da.

Orain arte Triangulotik Sakramentinoetara eta itzulerako ibilbidea egiten zuen lagunbusak, 4 joan-etorriak, baina behar eta interesen arabera beste ibilbide batzuk ere gehitu daitezke; Larramenditik, Amarotzetik…

Irailetik aurrera Lagunbusa ekimenean parte hartzeko interesa izanez gero, bete ondorengo esteka maiatzaren 22a baino lehen eta ikasturtea bukatu baino lehen bilera bat egingo degu.