Bretainiarekin elkartrukea

Pandemiak galarazi egin zizkigun 2004az geroztik martxan dugun Bretainiako trukeari lotutako bidaiak, baina aurten berriro ekin diogu aurrez aurrekoari eta 47 ikasle Ar Releg Kerhuonen izan dira.

Ziurgabetasunez eta zalantzaz beteriko ikasturtea izanagatik, azken hilabeteetako egoera epidemiologikoa aintzat hartu zen eta bidaia egiteko aukera izan dute DBH 2ko, 3ko eta 4ko frantseseko ikasle batzuk.

Bretainiako inguruak eta kultura ezagutzearekin batera, bertako hizkuntza gutxitua den bretoiera gertutik ezagutu dute, batez ere, ikuspuntu soziolinguistikotik.

Gogo biziz aritu dira parte hartzaileak bertan eta hemen, maiatzean, bretoiak era beretsuan ibiltzea espero dugu, harreman polita egin baitute euren artean.

Xehetasun gehiagorako, jo ezazue trukearen blogera (echangediwanlaskorain.blogspot.com)