Korrika badator!
Abiatu da Korrika Amurriotik, eta milaka euskaltzaleren lanari esker, ehunka milaka euskaldun aterako gara kalera Euskal Herri osoan barrena. Benetan egun hunkigarriak dira hizkuntza minorizatu honetako kideontzat, “hemen gaude” esateko egunak
2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Apirilaren 8an Korrikak Tolosa zeharkatuko du, eta Ikastolak lekukoa goizeko 10:50ean hartuko du Zezen-plazaren hasieran.
Ostiral gauean berriro igaroko da Tolosatik, gaueko 22:15ean, eta Kazkabarrak ere lekukoa eramango du.
Larunbatean Korrika Uztaritzetik igaroko da, eta aurreko bi Korriketan bezala, ikastolatik autobusa antolatuko dugu eguraldiak laguntzen badu. Autobusa goizeko 10:00etan aterako da Tolosatik, mendi buelta bat emango dugu eta ondoren Uztaritzen Korrikan parte hartuko dugu. Izena emateko ondorengo esteka bete behar da apirilaren 5erako.
Aurtengo Korrika Donostian bukatuko da eta egun osoko egitaraua prestatu dute.
Tipi-tapa Tipi-tapa KORRIKA!