Kostako ibilaldiak
Aste Santutako oporraldian Kazkabarra taldearekin Gipuzkoako kostan zehar 3 egunetako ibilaldiak egiteko aukera paregabea aprobetxatuko dute ikastolako 140 gaztetxok.
LH6 eta DBH1 mailakoak Donostiatik Debara joango dira, eta DBH2 mailakoak Debatik Donostiara. Bi talde hauek Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Deba bisitatuko dituzte.
Eta DBH3 mailakoa Oriotik Hondarribira joango dira Pasaitik barrena.