Literatura tertulia
LH6. mailako ikasleek Esti Vivancoren Argixorgin liburua irakurri dute eta liburuaren inguruko tertuliak egin dituzte. Euskara ikasgaiaren barruan irakurri duten liburuaren pertsonaiak, gertakizunak, amaiera alternatiboak... izan dituzte hizpide tertulia honetan.
Tertulia honen prestaketarako norberak bere ikuspegia adierazteko moldeak, desadostasunak eta arrazoiak ematerakoan kausa eta ondorioak adierazteko modu desberdinak landu dituzte gelan.
Oso aberagarria izan da ipuin berdinaren ikuspegi eta iritzi ezberdinak entzutea.