Martxoak 8
Nola uztartu umea eta heldua? Nola uztartu aldarrikapena eta imajinazioa? Nola uztartu M8 eta Literatura? Erantzuna: Pippi Kaltzaluze. Gizarte berdinzaleagoa nahi dugulako, atzera begira jarrita, haurtzaroko erreferenteen bilaketa-bidaian, parez-pare irrifartsu agurtu gintuen Pippik ostegun honetan, 2022ko martxoaren 8an.
Pippi askea, independientea, eredu apurtzailea, ausarta eta eskuzabala ikastolako txokoetan ibili zen, geletan, pasiloetan, patioan, sokatiran, zapiaren jolasan… gure haurtzaroko heroia eta gaurkoena ere. Berdintasunaren bidean, Astrid Lindgren Pippiren sortzailea,oharkabean pasa zen edo pasatzen utzi zioten, emakume askok bezala, egiten ari zen iraultzaz jabetu ez zirelako, ume kontuak zirelakoan, emakume batek sortutako pertsonaia besterik ez zen Pippi batzuen begietan, baina erratuta zeuden eta 1969an telesaila lehen aldiz igorri zenean (ETBn 2003an), liburua lehenago argitaratu bazen ere, hile laranjako neskatsak, neska eta aske izatea posible zela erakutsi zigun.
Denbora pasa da, Disney Channel, Nintendo, Xbox, Playstation, mugikorrak, tabletak, ordenagailuak… hor dabiltza, baina baita inoiz bezain garaikide eta beharrezko Pippi Kaltzaluze, MARTXOAREN 8a…EGUNERO DELAKO!