Opilak prestatzen
Aste hauetan, ikastolan usain goxoa izan dugu. Hiru, lau, eta bost urteko ikasleak erroskilak egin dituzte. Talde bakoitzak, osagaiak bildu, orea egin, ondoren erroskila itxura eman eta labean 15 minutu eduki ondoren, hozten utzi eta gelan bapo jan dituzte!
Etxean egin nahi dituenarentzat hemen errezeta.
OSAGAIAK (25 opiltxo egiteko):
Masa egiteko:
- 900GR. IRINA
- 350GR. AZUKRE TXURIA
- 175GR. GURINA
- 6 ARRAUTZA (bi zuringo gorde glasa egiteko)
- ANIS ESENTZIA (tanta batzuk)
- LEGAMI SOBRE BAT
- GATZA PIXKA BAT
Gaineko glasa txuria egiteko:
- 2 ZURINGO
- 450GR. AZUKRE XEHETUA
PROZESUA:
* Ontzi batean lehenik arrautzak, azukrea, gurina eta anis esentzia nahastuko ditugu. ondoren, irina, legamia eta gatza tamizatu eta erantsiko ditugu.
* Guztia ondo ondo nahastu ondoren masa prest dagoela jakingo dugu mahaian edo eskuetan itsasten ez denean.
* Jarraian, opilak moztu, forma eman eta labera. labean 200º-tan 15 minutu inguru izango ditugu opilak.
* Bitarte horretan opilak labetik ateratzean gainean emango diegun glasa txuria prestatuko dugu.
* Ontzi batean 2 zuringo irabiatuko ditugu eta jarraian azukre xehetua gehitzen joango gara. glasa prest dagoela jakingo dugu irabiagailuan erantsita gelditzen denean.
ON EGIN !!!