Ikastolako autokontsumo eredua

Gure Ikastolako autokontsumoa eredua zabaltzen

Jakingo duzuenez Laskorain Ikastola Goienerreko bazkide da. Kooperatiba talde honek autokontsumoko instalazioa ezarri zigun 2020an. Gaur egun ikastolan kontsumitzen dugun argindarraren zati haundi bat instalazio horri esker sortutakoa da eta kontsumitzen dugun gainerako energia guztia jatorri berriztagarrikoa beraiei esker.

Gure teilatuko instalazioa egin ahal izateko kapitala Goienerrek bildu zuen bere bazkideen artean ekarpenak jasoz.

«Ekarpen leiho» berri bat zabaldu berri dute, ikastola gehiagotan errepikatu ahal izateko gurea (beste 4 ikastolekin batera) pilotu izan zen eredua.

Honen inguruan azalpenak emango dizkigute telematikoki, otsailaren 17an, ostegunetan, arratsaldeko 17:30an. Hitzaldirako lotura bidaltzeko, ondorengo esteka bete behar da.

Bilera zuen interesezkoa izango delakoan, gonbidatuak zaudete.

Fitxategia: