Substantzien kontsumoa

Tolosako Udalak Substantzien kontsumoaren inguruko hitzaldia antolatu du familientzat, Irati Lezamaren eskutik. Kultur Etxean izango da, otsailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.

Helburu orokorra:

  • Familiei seme-alaben hazkuntzan izaten den kezka handienetako bati buruzko informazioa ematea: substantzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kanabisarena.

Helburuak:

  • Osasunerako Hezkuntzan familiak identifikazio-eredu gisa duen prebentzio-funtzioa sustatzea.
  • Adikzioei eta beraiekin lotutako arriskuei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Adikzioen eta prebentzioaren alorreko oinarrizko kontzeptuak. Zer dira drogak?
  • Substantziek nerabeen eta gazteen artean duten eraginari buruzko datuak.
  • Arazo ez bihurtzeko hainbat gako.
  • Kontsumo edo erabilera problematikoak izan daitezkeenak goiz antzematea.
  • Zer egin dezake familiak?

Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologia. Trebatzailearen azalpen teoriko-praktikoa eta bertaratuen parte-hartzea, bi norabideko komunikazioa sustatu

Izen emateko klikatu hemen: Programazioa-Izen ematea