Nik, zuk guk 300 bai?
Txikipedia edukiz elikatuko dute Euskal Herriko 18 ikastoletako haurrek. Emakumezkoen biografiak, bereziki kirolarienak, osatzea izango dute aurten helburu.
Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak, bigarren urtez eta elkarlanean, martxan jarri dugu Txikipedia edukiz betetzeko egitasmoa. Bertan Euskal Herri osoko 18 ikastolek hartuko dute parte.
NIK, ZUK, GUK… 300 bai? erronkaren bitartez euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia areagotzea da helburu, bide batez konpetentzia digitalaren garapena uztartuz. Xede nagusia, berriz, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume kirolarienak, euskaraz sortzea.
Informazioaren garaian bizi garen arren euskaraz informazioa aurkitzeko zailtasunak agerian geratzen dira, eta ondorioz, gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoera ere bai. Ondare kulturalaren zabalkunderako apostua dugula esan dezakegu, eta ez hori bakarrik, gaur egungo gazteen ohituretara hurbilduz, hauek egoeraren kontzientzia har dezaten ere bilatzen du erronka honek.
Hortaz, “Nik, zuk, guk…300 bai? Erronkaren bitartez helburu hauek lortu nahi dira:
- Sarean orokorrean eta Txikipedian zehazki, euskararen presentzia areagotzea.
- Gizon eta emakumeen presentziaren aurrean, sarean oro har eta Txikipedian zehazki dagoen arrakalaz sentsibilizatzea eta arazoa konpontzeko parte hartze aktiboa izatea.
- Konpetentzia digitalaren garapena lantzea.
- Gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoeraz kontzientzia hartzea eta eragile aktibo bilakatzea.
Erronka urtarriletik martxora bitarte garatuko da, eta tokian tokiko emakumeei edo Euskal Herriko emakumeei ikusgarritasuna ematen ahaleginduko da. Historiako parte diren baina gutxi ezagutzen diren edota sarean presentzia txikia duten emakumeen biografiaz osatu nahi dugu Txikipedia. Arlo ezberdinetako emakumeak aukeratuko diren arren, (musika, bertsolaritza…) emakume kirolariei eman nahi zaie nabarmenkeria.
Hauek dira ekimenean parte hartuko duten Euskal Herriko 18 ikastolak:
- Abusu (Bilbo)
- Aita Larramendi (Andoain)
- Andra Mari (Zornotza)
- Armentia (Gasteiz)
- Assa (Labarka)
- Asti Leku (Portugalete)
- Betiko (Leioa)
- Elgoibar Ikastola (Elgoibar)
- Kirikiño (Bilbo)
- Laskorain (Tolosa)
- Lautada (Agurain)
- Lizarra ikastola (Lizarra)
- Orio (Orio)
- Paz de Ziganda (Atarrabia)
- San Nikolas (Algorta)
- Txintxirri (Elorrio)
- Uzturpe (Ibarra)
- Xalbador Kolegioa (Kanbo)
- Zurriola (Donostia)