AZ25 gabeko etorkizuna
Egunero da A25 eta azaroaren 25a besterik ez izatea nahiko genukeenez, Laskorain ikastola osatzen dugun guztiok gure ondorengoei “indarkeria matxistarik gabeko”gizartea gu denon ardura dela adierazi nahi izan diegu. Egun bat ez da nahikoa, baina egun bat bada zerbait. Horregatik, maila, adina eta gelen ezaugarri propioak kontuan hartuta, dinamika desberdinak burutu dituzte.
Bigarren hezkuntzan Batxiler 1 Literaturako ikasleek sortu eta bideratu dituzte dinamikak. DBH1en indarkeria matxista kantetan aztertu dute eta DBH2n aldiz, sare sozialetan hedatzen den indarkeriaren inguruan hausnartu. DBH3n futbola ardatz bezala hartuz, gertatzen diren desberdintasun eta indarkeria matxisten inguruan aritu dira eta DBH4ko ikasleek sare sozial eta festa giroan ematen den indarkeria aztertu ondoren, termometroaren dinamikan aritu dira.
Lehen Hezkuntzako ikasleek berriz, indarkeria zer den, nolakoa izan liteken eta zein esparrutan eman daitekeen aztertu dute. Ikasleek zituzten aurrezagutzak plazaratu dituzte, bakoitzak bere gelan, eta irakaslearen laguntzaz ikaskuntza berriak jaso dituzte. Honez gain, historian zehar izan diren emakume esanguratsuen bizitzak ezagutzeko aukera izan dute, ikasleek beraiek gelan eginiko ekarpenekin.
Iritsiko da hurrengo urtean azaroaren 25a, A25a ordez, azaroaren 24 eta 26 arteko “indarkeria matxistarik gabeko eguna” besterik ez izatea nahiko genuke, egutegiko beste egun guztiak bezala.
A25 GABEKO ETORKIZUNA
Azaroaren 25a,osteguna
Pintxo pote eguna
Errealaren partidua
Aterkiak, euria
Kontzentrazioak
Aldarrikapenak
Argazkiak
Hitzak
Morea
112 eraildakoak
Amonak, amak
Arrebak, ahizpak
Lagunak, lankideak
Maitaleak, maiteMINAK
Ume arroxak, ume urdinak
Etxeak, eskolak
Kaleak, kirolak, arteak
Morea
Azaroaren 25a,osteguna
“Nahikoa da” eguna
“Nor gehiagorik gabeko”partidua
Ortzadarrak, irria
Bizitzak
Legeak
Errealitateak
Ekintzak
Morea