Gainditzen elkartekoak Ikastolan
Aste honetan Gainditzenekoak (Tolosaldea eta Goierriko pertsona gorren elkartea) ikastolara etorri dira LH5eko ikasleei hitzaldi bat ematera.
Bertan, pertsona gorrek eguneroko bizitzan izaten dituzten oztopo eta arazoen inguruan hitz egin diete eta era berean beraien egoera ulertzen eta neurri batean beraien lekuan jartzen saiatu gara.
Ikasleek oso galdera interesgarriak egin dizkiote elkarte honetatik etorri zaigun pertsona gorrari, eta berarekin etorri den interpreteari esker oso ongi ulertu dute elkar.