Eskola kirola
Ilusioz eman diogu hasiera Eskola kiroleko denboraldi berriari. Ikastolako ikasleek kirola eginez goza dezaten saiatzen gara eta helburu hori betetzeko, aukera zabala eskaintzen dugu.
LH1 eta LH2. mailetako ikasleak kirolera hurbiltzeko, jolasean oinarrituriko Hezi Jolas saioak antolatzen ditugu. Aurten 86 ikaslek eman dute izena saio hauetan
Patinaia da gure ikastolako kirol izarra. LH1. mailatik aurrera eskaintzen dugu eta aurtengoan158 ikasle dabiltza. Gozatu ederra hartzen dute gurpil gainean.
LH3 mailatik aurrera Atletismoan aritzeko aukera dute Berazubin antolatzen ditugun saioetan. Aurten 44 ikasle ari dira astearte eta ostegunetan.
Kirol multzoan ere LH3 mailatik aurrera hasten dira. Ikasleen nahi eta aukera ezberdinei erantzuteko bi ibilbide antolatzen ditugu:
- Lehiaketa ibilbidea aukeratzen dutenek kirol ezberdinak ezagutzen dituzte ikasturtean zehar eta larunbata goizetan eskualdeko ikastetxeekin partiduak izaten dituzte.
- Aisialdiko ibilbidea aukeratzen dutenek astean zehar kirol jarduerak izaten dituzte baina ez dute beste ikastetxeekin lehiatzen.
Kirol multzoan 240 ikasle ditugu talde ezberdinetan. 110 lehiaketa ibilbidean eta 130 aisialdiko ibilbidean
Guztira 528 ikasle ari dira 32 kirol hezitzaile eta laguntzailekin