Suspertze tailerrak
Aste honetan DYAtik etorri zaizkigu Lehen Hezkuntzakoekin Suspertze Tailerra egitera.
Zergatik ospitalez kanpo gertatzen den bihotz geldialdi batek hain biziraute txikia du oraindik? Erantzuna argi da: suspertze teknikak oso berandu hasten dira, gertakizuna ikusten duten pertsonek ez dakitelako oinarrizko teknikak ematen. Anbulantzia heldu arte, batazbesteko itxarotea 8-12 minutuko da, eta garuna ez bada oxigenatzen, ondorio itzulezinak agertuko dira, eta ia ez da bizirauteko aukerarik izango.
Bizirautea nabari handituko litzateke suspertze teknika horien berri izango bagenu, eta horregatik Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek formazio hau jasoko dute.
Bertan, ikasle bakoitza bere panpinaz baliaturik, bihotz geldialdi baten aurrean egin beharreko oinarrizko teknikak landu dituzte.
Oso interesgarria izan da denontzat
|