Eraldaketa pedagogikoa
Aurreko batean LH6tik DBH4ra bitarteko geletako ikasle ordezkariekin egin genuen amets. Zer nolako ikastola, ikasketa eta irakasleak nahi dituzten galdetu eta luze joan zen saioa. Ikasleek badute zer kontatua, eta guk zer entzuna!!
Atzokoan, DBHko ikasgela guztietara zabaldu zen ariketa pedagogikoa . Emankorra izan zen saioa, zenbaitzutan hiru orduz ere aritu baitziren jardueraz jarduera ahoz gora eta hormairudietan euren nahiak, desioak, ametsak partekatzen.
Hausnarketa eta berreraiketarako abiapuntuak, guztiak ere!
Bagoaz,....bazatoz??