Musika emanaldiak
Lehengo astean hasiera eman genion musika emanaldiei 2 urteko geletan.
Familiak geletara hurbildu dira, instrumentu desberdinak jo eta abestera.
Datozen asteetan ere aukera izango dugu musika-saio desberdinez gozatzeko. Parte hartu dutenei eskerrik asko, momentu goxo hauek bizitzen laguntzeagatik, eta oraindik animatu ez denari, ateak zabalik ditugu!