Egunero da
EGUNERO DA MARTXOAREN 8a
Beste behin, gure ikastolan, martxoaren 8a aldarrikapen eguna izan da. Zoritxarrez, oraindik, egun hau ospatzeko beharrak ugari direla ikusten dugu gure gizarteari begiratuz gero. Ikastolan, pasa den astean hasita, egun honi garrantzia berezia eman nahi izan diogu, eta ikasleekin grabatutako flashmoob-arekin batera, ekintza desberdinak burutu dira adin bakoitzari egokituz. Flashmoob-aren grabaketa, DBH eta LHko ikasleek elkarrekin egin dute lan, eta benetan hunkigarria izan da, egun honen aldarrikapenean Ikastola osoak egindako lanketa
Martxoa morea,
Morea martxoaren kolorea
Kolore moreak hartu du kalea
Kalea eta ikastola guztia da gurea
Gurea da ardura eta baita ere zurea
Zurea, nirea, heldu eta umea
Umea izango da gizon/emakumea
Emakumea, gizona, bata nahiz bestea
Bestea edo biak, batera, bat bera ez, libreki aukeratzea
Aukeratzea da denon eskubidea
Eskubidea dago urratuta
Urratuta emakumeon bidea
Bidea luzea da eta egunero beharko jardutea
Jardutea dagokigu eta martxoaren 8a egunero dela sinistea
Sinestea nahikoa ez, berdintasunean heztea
Heztea etxean, eskolan, plazan… berdintasuna aldarrikatzea!
Zer dakigu Martxoaren 8ari buruz?(LH6 eta DBHkoen erantzunak)