Gizalderen eskutik,
Gizalde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hezkide Eskolak sustaturiko proiektua da. Bere egitekoa, gizarte zuzen eta solidarioago baten aldeko hiritar konprometitu eta ekintzaileak izateko, ekintza boluntarioa suspertu eta indartzea da.
Horretarako, orientazioa eskaini nahi dio Gizaldek boluntario gisa aritu nahi duenari eta bere laguntza eman Gipuzkoan lanean ari diren boluntario eta irabazi asmorik gabeko entitateei, bere ekintzak burutzeko aholkularitza eta baliabideak eskainiz.
Ikastolako batxilergoko 2. mailara etorri dira , euren eta ingurukoen errealitateetatik abiatuz, ikasle konprometitu eta solidarioak suspertzera. Gaurkoan, gainera, ATZEGI adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen bisita ekarri dute bertara.
Konprometituak nahi ditugu eta gure gazteak!