Ate Irekiak
Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da.
ESKATU HITZORDUA ELKARRIZKETA PERTSONALERAKO . ZATOZ IKASTOLA EZAGUTZERA! Hitzordua eskatzeko 943697127 telefonora deitu dezakezu edo laskorain@ikastola.eus helbidera mezu bat bidali.
Urtero bezala, ate irekien saioak antolatu ditugu, eta bertan parte hartzeko ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.
ATE IREKIAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA (Sakramentinoetan)
- Urtarrilak 15, ostirala, 17:30 – 18:00 – 18:30
- Urtarrilak 16, larunbata, 10:30 - 11:00 - 11:30
ATE IREKIAK DBH (Usabalen)
- Urtarrilak 18, astelehena, 17:30ean
MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTUAK:
- Guraso(ar)en Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
- Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
- 2 argazki (karneterako erabiltzen direnen tamainakoak).
- Bizikidetza ziurtagiria, udaletxean eskatu behar da. (*)
- Kontu Korronteko IBAN zenbakia
- 6 € matrikula.
(*) Familiaren bizilekua kreditatzeko; gurasoen lantokiaren gertutasuna kreditatu nahi izanez gero, enpresaren ziurtagiria behar da
Zatoz Laskorain Ikastola ezagutzera!