Laskorain Ikastolatik
Aurtengo ikasturteak berarekin ekarri du eraldaketa beharra. Ikastolan ez ezik, baita Ikastolatik at ere. Hori horrela, egungo egoera latz honetan beharrik handiena izan dezaketenei elkartasuna adierazi nahi die Laskorain Ikastolak. Ohikoa izan dugun Merkatu Txikia, beraz, eraldatzera gatoz, baina edonola ere, elkartasuna izango da helburu.
Ikasleek errealitate anitzak ezagutzeko aukera izan dute bertatik bertara, izan ere, egunotan izan ditugu eta hurrengoetan ere izango dira gure artean hainbat Gobernuz Kanpoko Erankunde haien proiektuen berri ematen. Hona hemen bertaratu diren edo bertaretzeke dauden elkarteak:
HH :TOLOSALDEA SAHARAREKIN
LH 1-2: TOLOSALDEA SAHARAREKIN
LH 3-4: BALTISTAN FUNDAZIOA
LH 5- ZUTANI
LH 6-KELLESENSA
DBH 1-MATIZ ELKARTEA
DBH 2-3: ZAPOREAK
DBH 4-GIZALDE GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA
BATX 1- AITA MARI (Salvamento Maritimo)
BATX 2 -GIZALDE GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA+ CARITAS GIPUZKOA
Herritik eta herriarentzat aritu gara eta arituko gara. Erronka, ondorioz, honako erakundeekin elkarlanerako ahalik eta bilketarik handiena lortzea izango da. Hiru izango dira lagunduko ditugun elkarteak (GIZPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA,GIPUZKOAKO CARITAS eta ZAPOREAK) , baina elkartasun keinua jende askori iritsiko zaiolakoan, datozen egunetan ikasleak (familiak,gurasoak,aiton-amonak,...) honakoak Ikastolara ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
|
|
|
|
|
|
Edonola ere, lehen eskualdean eragin asmoz, jakizue Tolosako Kultur Etxean (beheko solairuko Aretoan) izango dela bilketa herritar ororentzat honako egun eta ordutegian:
- Abenduak 19,26 (larunbatak) 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 bitarte
- Abenduak 20,21,22,23,26 : 17:00-19:00 bitarte
Badator, badator,.......LASKORAIN IKASTOLAtik, ELKARTASUN UFADA!!!!!