Laskorain Ikastolatik

Urteko batzarrean aipatu moduan, gure ikasleak Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik elkartasuna, boluntariotza,kidetzearen inguruko saioak jasotzen aritu dira. Oraindik ere badira datozen asteetarako hitzorduak, baina bien bitartean hona hemen jasotako saioak:

DBH 1- SOS ARRAZAKERIA

DBH 2- ZAPOREAK

DBH 3-ZAPOREAK

DBH 4-GIZALDE GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA (1.saioa) beste batzuk etortzeke.

BATX 2 -GIZALDE GIPUZKOAKO BLUNTARIOTZA (1.saioa) beste batzuk etortzeke.

Datozen asteotan bertaratuko zaizkigu Ibarratik Misio Taldea, ZutaNi,tolosaldea Sahararekin, Baltistan Fundazioa,Aita Mari Salvamento Maritimo eta bestelakoak. HHtik hasi eta BHra bitarteko ikasle guztiek Laskorain Ikastolak erronka moduan abiatu duen ibilbidean murgildurik daude. Kasu batzuetan saio horiek jarraipena izango dute gainera, eta edonola ere, Gabonen baitan Laskorain Ikastolak eskualdean eragin asmoz martxan jarriko duen kanpainaren barnean kokatzen dira hauek guztiak. 

Izan ere, ohiko Merkatu Txikia bere horretan gauzatzerik ez badago ere egungo osasun krisialdiaren ondorioz, argi dugu herritik eta herriarentzat aritu garela eta arituko garela. Beraz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin eta bestelako entitateekin elkarlanean proiektu bateratua egingo dugu :

LASKORAIN  IKASTOLA= ELKARTASUN UFADA.

Lehenik Laskorain Ikastolan baitan hasitakoak beraz, izango du kanpora begirako, herrira begirako jarripenik . 

Badator, badator,.......LASKORAIN IKASTOLAtik, ELKARTASUN UFADA!!!!!