Errigorako kanpaina berria

Errigorako udaberriko kanpaina dagoeneko eskuartean dugu. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatu ahal izango dituzu, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren baitan, martxoaren 12ra arte. Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Gogoan izan dena batera eskatu arren, bi txandatan jaso eta ordaindu beharko duzula: martxoaren amaieran edo apirilean (aukeratzen duzun banaketa-gunearen arabera) oliba-olioa eta maiatzean arroza, pasta eta kontserbak.