Jolasaren garrantzia haurraren garapenean
Esther Reoyok ( Haur Hezkuntzan diplomatua, Pedagogia ikasketak eta psikomotrizitate masterra hezkuntzan eta terapian) "Jolasaren garrantzia haurraren garapenean" hitzaldia eskainiko digu urtarrilaren 29an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Sakramentinoetan.
Hitzaldi honetan haurraren jolasari zentzua ematen saiatuko gara. Jolasaren atzean, haurrak bere garapenean lagungarri izango zaizkion estrategia eta gaitasunak nola eskuratzen dituen aztertuko dugu galdera hauei erantzunez:
- Zein izango da helduaren papera haurraren jolasean?
- Nola eta zergatik jolasten dute haurrek?
- Partaideen galderak.
Hitzaldi interesgarria izango da, eta joateko asmoa izanez gero ondorengo esteka bete mesedez.