Tolosako kaleetan ere euskaraz bizi
Kazkabarra taldean, Inauterietako konpartsaren antolaketarekin hasi gara. Urtero bezala, Astelehenitan aterako gara: otsailaren 24ean. Aurtengo gaia TOLOSAKO KALEETAN ERE EUSKARAZ BIZI izango da.
Entsaioak: Urtarrilaren 18tik aurrera astebururo izango dira entsaioak. Ero Etxe kroseko egunean (urtarrilaren19an) eta Kaldereroen hurrengo egunean (otsailaren 16ean) ez da entsaiorik izango. Ostiral mehean (otsailak 21) entsaio orokorra izango da.
Beraz, entsaio egunak: urtarrilak 18, 25, 26 eta otsailak 1, 2, 8, 9, 15, 21.
Entsaioek ordubete irauten dute. Lehen Hezkuntzakoak larunbatetan izango dute 15:30ean eta igandetan 11:00etan, eta DBH eta Batxilergokoak larunbatetan 16:30ean eta igandetan 12:00etan
Izenematea: Urtarrilaren 9a arte eman daiteke izena, eta horretarako ondorengo esteka bete behar da.
Epez kanpoko izenematerik ez da onartuko. Izena ematean 30 euro ordaindu behar dira kontu hauetakoren batetan:
Euskadiko kutxa: ES46 3035 0028 10 0280049311
Kutxabank: ES31 2095 5081 99 1061290416
Rural Kutxa ES67 3008 0156 41 3058312129
Gogoratu ordainketa seme/alabaren izenean egitea. Ordainagiria aurkeztea edo emailez bidaltzea (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) beharrezkoa izango da izenematea onartzeko.
Gastuak: Ikasleek ordaindutako 30 euroekin jantzientzat tela eta osagarriak, plataformaren gastuak, goxoki eta freskagarriak, konfeti eta serpentinak, zezen plazako sarrerak, hamaiketakoa eta merienda ordaintzen ditugu.
Jantzia jostea ondoren ordaindu behar da, jantzia jasotzeko orduan.
Jostunak: Jantzia josten lana egiteko aukera, ikastolako gurasoei eskaini nahi dizuegu. Josten lana egiteko interesa duzuenok, urtarrilaren 10erako ikastolara deitu behar duzue (943697122- anaje).
Gurasoen bilera: Urtarrilaren 15ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan bilera bat egingo dugu eta mozorroari buruz eta astelehenitako egitarauari buruz informatuko dugu.