Txotxongiloak ikustera
Urtero bezala, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iritsi da Tolosara. Aurten Titirijairen 37. edizioa da. LH 2. eta 3. zikloko ikasleek Leidor aretoan emanaldiren bat ikusteko aukera izan dute. LH 3koek Kataluniako Mimaia teatro taldearen "Peloloco" ikusi dute, ikatz meategi batean kokatua. LH 4. mailako ikasleek Ecijako A la sombrita taldearen "El tesoro de Barracuda" ikuskizunaz gozatu dute, piraten munduan murgilduz. LH 5. eta 6. mailakoek berriz, Sevillako Buho teatro taldearen "Contando jorobas" saioa izan dute, basamortuko oasi batean girotua.