Egunero da azaroaren 25a
Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal
Trujillo diktadorea eta Dominikar Errepublika
1960 gertatu zena ahanzduran gera ez dadin
Gure ikastolan nahi izan dugu aldarrika.
Pultsera eta pankartekin elkarrekin ozenki
batukadarekin burutu genuen hainbat dinamika
Jarrera matxista eta indarkeriak ez dute nortasun agiririk
Ez dira iraganeko kontu edo eta hika-mika.
Hezkuntza izatea desikasi eta ikasteko
Berdintasun eta gizatasun bidean hedatuz irrika
Une oro eta Egunero da azaroak 25
Indarkeria matxista ezin baitugu inoiz elika.