Hamaiketakoa ekartzeko
Guztion artean ikastola jasangarriago (eta hezigarriago) bat egiteko asmo irmoa dugu, eta honen harira, hainbat pauso ematera goaz. Horietako bat Goiener Energia Kooperatibarekin batera Usabal eraikinaren teilatuan 2020ko udaberrian jarriko ditigun eguzki-plakak dira.
Bestalde, gonbita bat ere egin nahi dizuegu: zilar paperik ez plastikozko filmik ez erabiltzea. Ikastolan denok hamaiketakoa zilar paper (ala filmean) bilduko bagenu, gutxienez 525 m beharko genituzke egunean. Astakeria da hori. Horregatik, ogitartekoak, fruta edo dena delakoak biltzeko, tuperrak ala oihalezko poltsa edo biltzekoak erabiltzea proposatzen dizuegu.
Horretarako, ikastolako guraso batek ogitartekoak biltzeko boltsa batzuk egin ditu eta idazkaritzan salgai dituzue 10 eurotan.