5. mailakoak Iruñeko Planetariumera
Ingurunea gaian unibertsoa eta Eguzki-sistema ari gara lantzen, eta horrekin lotuta LH 5. mailako neska-mutilak Iruñean izan dira, bertako Planetariuma bisitatzen. Translazio mugimendua, urtaroak, konstelazioak, nazioarteko espazio estazioa eta horrelakoak lantzeko aukera izan dute ikus-entzunezko batean.