Harri, Murri, Zapero

HARRI, MURRI, ZAPERO...

Denok dakigu abestiaren jarraipena baina nork daki non dagoen Argitxo?

Hori ez dakigu, baina ikastolan utzi dizkigun postontziak ikusi ditugu. Bertan, Argitxori bidali nahi dizkiogun marrazki, eskutitz eta gainerakoak sar ditzazkegu eta honen bidez ere gurekin harremanetan jarriko da.

Gela bakoitzean ere, aulkitxo bat jarri du bere motxila eta koaderno batekin, Argitxoren panpinarekin batera etxera eraman eta bere leloari ohore egiteko: “haurrak egin euskaraz, orain eta gero…”.

Ziur gaude denon artean Argitxoren kriseiluko argia bizirik mantenduko dugula, euskaraz biziz.