Beka eskaera

BEKA eskaera egiteko epea zabalik dagoela urriaren 29a bitarte. Eskaera bideratzeko betebeharreko baldintzak ondoko artxiboan bidaltzen dizkizuegu.

2018/2019 ikasturtean beka eskaera egin zuten ikasleen inprimakiak idazkaritzatik jaso behar dituzue eta bertan agertzen den kodearekin zuek etxetik eskaera bideratu dezakezue hezkuntzako web orritik.

Eskaera berria egiten duten ikasleak bi aukera dituzte:

o   On-line bidezko eskaera: gurasoak etxetik egin dezake eskaera hezkuntzako orrialdean. Ondoren dokumentua inprimitu, sinatu eta ikastolako idazkaritzara ekarri behar du.

o   Ikastolan bertan egin daiteke. Idazkariak hezkuntzako aplikazioan sartzen du eskaera. Gurasoak etorri behar du idazkaritzara NANakin eta kontu korronte zenbakiarekin.

Eskaera egiteko epea URRIAREN 29an bukatzen da. Idazkaritzako ordutegia beka eskaerarako ondorengoa da: goizez, 9:00 – 12:30 eta arratsaldez 15:00 – 17:30.

Zalantzaren bat baduzue, jarri gurekin harremantetan 943697122 / 943697127 zenbakietan.

 

Fitxategia: