Ingurunearekin konpromisoa
DBH3ko ikasle batzuk gure inguruan zaborrarekin dugun arazoa bistaratu dute. Ordu laurden inguruan 12 zakar poltsa bete dituzte patio inguruko zaborrarekin.
Patio orduan jarri dute ikusgai bildutako guztia, helburua gaiaren inguruan hausnartzea izanik. Ondoren, irrati bidez mezua zabaldu dute. Izan ere, gure esku dago itsaso, ibai, erreka eta lurreko inguruneak garbi mantentzea.
Gure erabakia da. Gure ardura da. Gure erantzukizuna da!