Laskorain Ikastola 2016-2017

Laskorain Ikastola, 0-18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren, 1967an herri ekimenaren bidez sortutako erakundea gara.Langile talde konprometitua erakunde lagunekin eta gurasoekin, elkarlanean ari gara hauen seme-alaben heziketa laguntzeko eta osatzeko; horrela, ikasleak pertsona buruaskiak, orekatuak, sortzaileak eta zoriontsuak izatera hel daitezen. Aldi berean, gizarte eragileekin batera, euskaldun oso eta herriaren eraikuntzan partaide zuzenak izan daitezen saiatzen gara, zerbitzu egokiak eskainiz eta bikaintasunerako kudeaketa sistema erabiliz.
Zeregin horren zerbitzura dago Ikastolaren Hezkuntza Proiektua, horrek finkatzen dituen ardatzak garatzeko, alegia.
HITZALDIA URTARRILAK 27an, 17:30etan SAKRAMENTINOETAN - Informazio gehiago -
Nor gara GU?
Honek bereizten gaitu:
Orientazio taldea
- Prebentzioa
- Detekzio goiztiarra
- Psikomotrizitatea
- Entzumena
- Ikusmena
- Hizkuntza
- Arlo emozionala
- ...
- Aniztasunaren trataera
- Orientazio akademiko-profesionala
- Ikaskuntza – irakaskuntza
Logopedia, pedagogia terapeutikoa, psikologo terapeuta, psikomotrizista eta irakaslegoa.
Gurasoen partaidetza
Laskorain ikastola guraso kooperatiba da eta, ikastetxearen kudeaketan gurasoen partaidetza zuzena da geletako guraso ordezkari, gurasoen hainbat batzorde eta Artezkaritza Kontseiluaren bitartez.
Euskara eta euskal kultura
Euskara eta euskal kulturaren garapena dira gure ezaugarrietako bat. Horregatik gure ikasleen euskara erabilera maila % 96 da.
Hezkuntza proiektuak
Eskola inklusiboa - PREE, Adimen emozionala, Gorputzaldia, Golden 5, Hezkidetza plana, Ikaskuntza kooperatiboa
Urtxintxa, Txanela, EKI digitala
Euskaraz Bizi, Bertsolaritza
Eskola Agenda 21
Ikasleen trukeak: Bretainia, eta Kanbo.
Eleanitz English, ICTs in english, Science in society
Kalitatezko kudeaketa
Europako EFQM ereduaren arabera kudeatzen dugu ikastola. 2004an Zilarrezko Qa eta 2008an Urrezko Qa jaso genituen.
Zerbitzuak
Haur txokoa, Jangela, Autobusa, Alexia
Orduz kanpoko ekintzak:
- Kirola
- Abesbatza
- Yoga
- Perkusioa
- Antzerkia
- Ingelesa
- Robotika
Aisialdia
Kazkabarra aisialdi taldea, Ludoteka, Udalekuak, Iñauterietako konpartsa,...
Fitxategia:




