"Mapping treasures" eTwinning proiektuan hartu dugu parte

 

Ikasturte honetan DBH4ko “IKTak Ingelesez” tadeko ikasleek eTwinning izeneko proiektu batean egin dute lan Turkia, Mazedonia, Errumania eta Italiako ikasleekin batera. Mapping Treasures izeneko proiektu honetan ikasleak taldetan banatu ditugu: talde bakoitzean bost ikastetxeetako ikasleak aritu dira lanean.

Talde bakoitzak gai kultural bat aukeratu du: kirola, moda, bideo jokoak, musika, zinema, teknologia, anime, gastronomia, zientzia, artea, historia eta literatura. Proiektuaren helburua denon artean kultur altxorrak, hau da, kulturalki interesgarriak diren tokiak mapa interaktibo batean biltzea izan da.

Ikasleek oso lan ona egin dute: guztira, bost kontinenteetan zehar 330 gune baino gehiago nabarmendu dituzte mapan; gai bakoitzari kolore bat esleitu diote. Mapak hamar geruza ditu, eta norberak aukeratuko du gune guztiak begirada bakarrean ikusi nahi dituen edo gaika sailkatu. Gune bakoitzean klikatuz gero, azalpena, argazkiak edo/eta bideoak ikusi ahal izango dituzue, baita zein ikaslek landu duen.

Bistadazo bat bota nahi?