Lekeitioko Ikastolari laguntza

Aspaldiko harremana dugu Laskorain eta Lekeitioko ikastolek.

Euskaraz Bizi proiektua martxan jarri zen lehen momentutik Lekeitioko ikastolaren laguntza eta eskuzabaltasuna izan ditugu gure udalekuak aurrera ateratzeko orduan.

Urte osoan zehar lanean buru belarri aritu dira bertako guraso, langile eta ikasleak baina denok dakigun moduan,Ibalaldia bezelako festa batengan eguraldiak garrantzi handia du eta Lekeitioko lagunek ez zuten merezitako eguraldia izan igandean.

Hau dela eta, antolaturiko ekintzen gastuei aurre egiteko eta eskuartean dituzten egitasmoek aurrera egiteko, gure elkartasuna adierazi eta  dirulaguntza ematera animatu nahi zaituztegu.

LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827