Irakurzaletasuna bultzatuz DBHn
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, DBH 2ko ikasleak Tolosako Haur Liburutegian izan dira. Bertan, liburutegiko baliabideak ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, bertako katalogo digitala erabiltzen ikasi dute, aurrerantzean etxetik ere bilaketak egiteko modua izan dezaten. Bisitaren bigarren zatian, gustuko irakurgaia aukeratu eta irakurtzeko tartea izan dute. Amaitzeko, hautatutako irakurgaia maileguan eraman ahal izan dute.