Igandean Herri Urrats
Igande honetan ospatuko da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa.
Aurten, Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izango da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.
Galtzaundi Euskara Taldeak autobusa antolatu du, eta txartela Nafarroa Etorbideko egoitzan eskuratu daiteke.