Ikastolagunekin solasean, etorkizunera begira

2018/19 ikasturtean berrikuntza garrantzitsua egin du Laskorain Ikastolak Batxilergoko ikasleen orientazioan. Hori guztia baina, gurasoen eta ikasle ohien, hots, ikastolagunen laguntzarekin egin da posible.

Hala, otsaila eta apirila bitartean 47 orientazio saio antolatu dira eskola orduz kanpo. Ikasle ugari aritu da saio hauetan parte hartzen, bakan batzuk baino ez dira izan saioren batean edo beste parte hartu ez dutenak. Beraz, erronka honetan guraso eta ikasle ohien prestutasuna azpimarratu eta eskertu nahi du Laskorain Ikastolak.

Bide batez, orientazio saio hauen ostera etorriko diren lantokien bisitak antolatzeari ekingo diogu. Gure eskerrik beroena parte hartu duzuen guztioi, bai eta orientazio saioetarako prestutasuna adierazi duzuen guztioi ere.

Hona hemen saioetan parte hartu duten Ikastolagunak:

  • Nagore Etxedona (Arte Ederrak + Antzerkia)

  • Jone Rezola (Musika)

  • Maider Garmendia (Grafikagintza)

  • Maite Artola (Kazetaritza)

  • Miren Ostra (Kimika)

  • Iñaki Lopetegi (Ingeles Filologia)

  • Andoni Isasti (Ekonomia)

  • Nagore Lauroba (Ingenieritza)

  • Mentxu Olano (Zuzenbidea)

  • Lourdes Aranburu (Administraria)

  • Oihana Agirre (Erizaintza)

  • Itziar Olaetxea (Kimikan Ingeniaritza)

  • Lierni Iruretagoiena (Fisioterapia)

  • Igor Urkiola (Ingeniaritza Teknikoa eta Ingeniaritza Zibila)

  • Aitziber Malkorra (Euskal Filologia)

  • Ibai Iriarte (Zientzia Politikoak)

  • Kristina Morales (Biokimika)

  • Ana Alegre (Enpresa Zuzendaritza)

  • Aiora Zulaika (Arte Ederrak)

  • Jon Aldazabal (Zuzenbidea)

  • Maria Gurrutxaga (Arkitektura)

  • Juantxo Zeberioa (Hezkuntza Fisikoa eta Musika )

  • Angel Cuerdo (Matematikan Lizentziatua)

  • Asun Goikoetxea (Ekonomian Lizentziatua)

  • Igor Mendizabal (Ingeniaritza Teknikoa)

  • Nerea Lizartza (Giza Zientziak, Komunikazioa eta magisteritza)

  • Beatriz Eceiza (Pedagogia eta Logopedia)

  • Oier Aranzabal (Ingenieritza Mekanikoa eta Antolakuntzako Goi Ingeniaritza)

  • Xabier Mitxelena (Medikuntza)

  • Gotzone Amuriza Amondarain (Erizaintza)

  • Iraida Loinaz (Ikerketa: nanomedikuntza)

  • Ion Goitia (Goi mailako mekanizazio bidezko produkzioa)

  • Iker Luarizaierdi (Biologia)

  • Belen Sagastume Agirrezabala (Albaitaritza)

  • Mikel Azkarate (Ingenieritza Teknikoa)

  • Javier Zabala (Ingeniaritza Industriala)

  • Aloña Lertxundi (Zuzenbidean eta Komunikazioan gradu bikoitza)

  • Kepa Beraza (Kimikan Lizentziatua)

  • Ioritz Egiguren (Magisteritza)

  • Koldo Aldabe (Kazetaritza)

  • Urko Colomo (Fisika)

  • Alex Saukon (Historia eta Filosofia)

  • Irati Ozaita (Antropologia)

  • Anuxka Arruti (Hortz higienea)

  • Xabier Estarbe (Suhiltzailea)

  • Maialen Rodriguez (Farmazia eta Nutrizioa + Dietetika)