Sakramentinoetako kotxe pilaketa

Jabetuta egongo zareten bezala, batez ere goizeko 9etan eta arratsaldeko 17:00etan Sakramentinoetako Kondeko Aldapa gaizki aparkatutako kotxez betetzen da: espaloi gainean, errepidea ere oztopatuz, oinezkoei bidea eta bisioa oztopatuz...https://twitter.com/PCTolosa/status/1114187449960402944?s=17 , horrela, espaloietatik ezin izaten da igaro eta oinez datoztenek errepidetik pasa behar izaten dute, haur karroa edo bizikletarentzako nahiko lekurik ez dagoelako. Egoera oso arriskutsuak sortzen dira, eta dagoeneko ikasturte honetan bi ezbehar izan ditugu arrazoi honengatik. Euria egiten duenean egoera oraindik gehiago okertzen da.

Askok ere, beraien seme-alabekin errepidea zeharkatzen dute zebra-bidea ez dagoen lekutik, arriskua sortuz bai kotxeentzat eta baita beraientzat ere.

Udalarekin ere harremanetan gaude, eta udaltzainak isunak jartzen hasi aurretik, egun ditugun ohitura txarrak aldatu behar ditugu, nahiz eta denboraz larri ibili, Izaskun Auzoan edo Urrutitxo atzean aparkatuz, Ikastolatik soilik 5 minututura baitaude.

Edozein proposamen izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan.

Ea guztion artean egoera iraultzea lortzen dugun.

Artezkaritza Kontseilua