Korrika 21 Uztaritzen
Igandean 120 lagun joan ginen Laskorain Ikastolatik Uztaritzera.
Goizeko plana aldatu behar izan genuen euriarengatik, eta mendi ibilaldiaren ordez bertako trinketean igaro genuen goiza.
Eguerdirako atertu zuen, eta Latsa elkartean bazkaldu ondoren Uztaritzeko Ikastolaren kilometroan parte hartu genuen Korrikan.
Tolosatik ostiral eta larunbat arteko gauean igaroko da Korrika. Laskorain Ikastolak lekukoa Iurreko biribilgunean hartuko dugu goizeko 4:20ean. Tipi-tapa Tipi-tapa Korrika!