Apirilaren 2an autismoaren eguna
Apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko eguna da. Aurten Europa mailan aukeratu den leloa I∞ dinamika berri bat autismoaren alde. Infinitoaren ikurra eta kolore anitzak Autismoaren barruan dagoen aniztasuna irudikatzen dute. Denon kohesioa ezinbestekoa da, autismoa duten pertsonen eta familien beharrak asetzeko.
Eta denok batera lan eginez gero, bakarrik hobetuko da autismoa duten pertsonen eta familien bizi kalitatea.
Lehen Hezkuntzako ikasleek I∞ erraldoi bat irudikatu du patioan, eta autismoaren inguruko laburmetrai batzuk ikusi dituzte.