Ikasleek egindako proiektuen bidez Ingeniaritzak ezagutuz
Martxoaren 12an Batxiler 1eko Teknologiako ikasleak Orona-Ideon Mondragon Unibertsitateak duen egoitzan izan ziren, han PBL (Proiektu bidezko lanen) Eguna ospatu baitzen.
Bisitaren helburua gure ikasleek ingeniaritza desberdinetako ikasketek zer produktu garatzera bideratzen gaituzten ezagutzea zen eta, horrela, beraien interesekin gehien uztartzen direnak zein diren ezagutzeko aukera izan zuten.
Egun horretan Ingeniaritza mota bakoitzeko ikasleek urtean zehar egindako proiektuak erakutsi eta azaltzen dituzte. Guztira, urtean bi proiektu garatzen dituzte, lauhilabeteko bakoitzean bana.
Lotura honetan ikus ditzakezue proiektu horien xehetasunak eta aurtengo edizioko irabazleak.